XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Baserri ontan lan egin zuen Txirrita`'k luzaro xamar; baiña egun batean nekazaritza utzi ta argintzan asi zan.
Toki askotan ibilli zan: Donostia`n, Bilbao`n, Zaragoza`n, Frantzia`n....
Eta ibilliz asko ikasten baita, makiña bat mañaz jabetu zan bizi-modu berri ortan.
Ortik piztu zitzaion, ain zuzen, berezkoa zuen bertso-indarra.
Mutil zarra zan, eta ezkongai izate onek aukerako gaia egokitu zion par-algara ederrak ainbati eragiteko.
1897`an ots aundiko jaiak ospatu ziran Oiartzun`en, uztaillaren 3`tik 7`ra bitartean.
Bertso-saioan Pello Errota, Elizegi anaiak, Saiburu, Esteban Elola, Artzaia, Lexo, Joakin Urbieta ta Txirrita ari izan ziran; azkenik, Txirrita ta Pello Errota geratu ziran txapeldun.
Garai artako bertsolari geienen adiskide zan. Pello Mari Otaño`rekin berriz barru-barrukoa.
Onek azkenengoz Ameriketara joateko, 1898-1-26`an, Pasaiko kaian ontzia artu zuenean, an zan Txirrita ere, ta ari agur egiterakoan bota zituen bertsoak bai samurrak!.
Pello Errota, Gaztelu, Txintxua, Artzai Txikia, Saiburu, Erauskin, Pello Zabaleta, Prantzes-Txikia, Jose Bernardo, Telleri-Txiki, Elio ta olakoekin amaikatxo kopla ondu zizkigun.
Gaia? Orduan, sagardotegi ugari zan Gipuzkoa`n eta Bizkaia`n, eta olakoetan abestu oi zitun, eztarria legun ta barnea dardar, bere biziko bertsoak.
Arrasti, gau ta goiz osoak eman oi zitun.
Zorrotza zan bere erara.
Ona gertaera bat.
Bein Ondarribi`ko sagardotegi baten aurkitzen zan bere lagunakin; bare bi ikusi zituzten aurrean, bata zuria ta bestea beltza.
Sagardo-erronda egin zuten apustu, zein